DOT TO DOT Bilboko inguruan kokatutako arkitektura estudioa da. Enpresen eta pertsonen nortasuna eta valioak transmititzeko proiektu bakoitza neurrira egiten dugu
DOT TO DOT Bilboko inguruan kokatutako arkitektura estudioa da. Enpresen eta pertsonen nortasuna eta valioak transmititzeko proiektu bakoitza neurrira egiten dugu
Building Information Modeling eraikuntza-proiektuak sortzeko eta kudeatzeko elkarlaneko lan-metodologia da. Proiektuaren informazioa agente guztiek sortutako informazio-eredu digital batean zentralizatzea du helburu. Planoan oinarritzen diren diseinu-sistema tradizionalen bilakaera da BIM, informazio geometrikoa (3D), denborazkoa (4D), kostuei dagokiena (5D), ingurumenari dagokiona (6D) eta mantentze-lanei dagokiena (7D) txertatzen baititu ereduan. BIM erabiltzea diseinu-faseetatik harago doa, proiektuaren egikaritzea bera hartzen baitu eta eraikinaren bizi-ziklora hedatzen baita, bizi-ziklo hori kudeatzea eta eragiketa-kostuak murriztea ahalbidetuz.
Leadership in Energy & Environmental Design (LEED) sistema, eraikin berdeak sailkatzeko prozedura da, Estatu Batuetako Eraikuntza Berderako Kontseiluak (U.S. Green Building Council) garatu duen kategorizazio-estandarra ezartzen duena. Edozein eraikin mota jasangarria izateko estrategiak erabiltzeko arauen multzoa eratzen du. Kontu hauekin zerikusia daukaten alderdiak txertatzen ditu: energia-efizientzia, ordezko energien erabilera, barrualdeko ingurumen-kalitatearen hobekuntza, ur-kontsumoaren efizientzia, partzelako toki libreen garapen jasangarria eta materialen hautaketa. Eraikuntza ekologiko eta jasangarria aurrera eramateko jarduerak oro har garatzea sustatzen du, mundu-mailan ulertzen eta onartzen diren tresnen eta errendimendu-irizpideen bidez. Eraikin berdeei ematen zaien ziurtapen-sistema da Green Building Council, eta aitortza handiena dauka nazioartean.