Ana Gamboa Pardok zuzentzen duen arkitektura-estudioa da DOT TO DOT.
Arkitekto egin zen ETSAB arkitektura-eskolan, eta ingeniaritza- eta eraikuntza-arloko enpresetan ekin zion lan-ibilbideari. Han, erakutsitako lan batzuk egin zituen 2000. eta 2016. urteen artean, eta azken urte horretan hasi zuen proiektu berria, egindako ibilbidearen uzta. Diziplina anitzeko lan-inguruneetan ibili denez, eskarmentu handia dauka eraikuntza-prozesua eratzen duten askotariko fase eta arloetan.
Gure lanean, gogoan dugu espazioek eta arkitekturak pertsonen ongizatean duten eragina, bai eta espazio horiek enpresetan eskuratu dezaketen eragin izugarria ere.
Lanerako, aisialdirako eta harremanak egiteko tokiek zehazten digute nortasuna, eta espazio horiexek transmititzen dituzte gure balioak; horregatik gustatzen zaigu guneak pertsonalizatzea.
Proiektu bakoitzerako neurrira egindako taldearekin egiten dugu lan, diziplina guztiak hartzen dituzten kolaboratzaileekin, proiektu zehatz bakoitzerako irtenbide onenak eta egokienak lortzeko xedez.
Profesional adituen sarea gara, eta bezeroarekin komunikazio estu eta arina duen proiektu-koordinatzaile baten gidaritzapean egiten dugu lan.
Arkitektura eta giro funtzionalak sortzea dugu helburu, kalitate estetiko handiarekin eta kokapenarekin konprometituta. Gure ikuspegian, berrikuntza-jarrera eta tradizioa konbinatzen ditugu.
DOT TO DOTen, kudeaketa-sistema propioa erabiltzen dugu, zerbitzu guztietan eusteko kalitate handienari. Horri begira, enpresa-eredu sortzaile eta diziplina anitzeko batentzat egokienak diren prozedurak jasotzen dituen barne-mailako eskuliburua daukagu. Halaber, indarreko araudi teknikoa zorrotz betetzeko irizpideak jasotzen dira bertan.
BIM
BIM (Building Information Modeling) metodologia ezartzen dugu proiektuak diseinatzeko eta egiteko orduan, beharrezkoa bada.
Gure ingurunea eraikitzen eta eratzen duten datuen multzoaren gaineko ikuspegi orokorra edukitzea ahalbidetzen die BIM metodologiak arkitektoei. Bezeroekin, kolaboratzaileekin eta beste agente batzuekin denbora errealean jarduteko gaitasuna ematen du BIM metodologiak, eta, beraz, tartean dauden aldeek sartzen dituzten aldaketen ondorioak simulatzen, kudeatzen eta automatikoki eguneratzen dituen diseinu- eta kudeaketa-tresna oso efizientea da.
JASANGARRITASUNA:
DISEINUA, PROZESUA
ETA EMAITZA.
Jasangarritasuna adimendun marketina baino gehiago da, eta DOT TO DOTek diseinu- eta eraikuntza-estrategia jasangarriak aplikatzen ditu bere proiektu eta eraikinetan, LEED ziurtapen-sistemaren bidez ziurtatuz horiek, proiektuak hala eskatzen duenean.
Etorkizuneko eraikin jasangarriek izan behar dutenaren gaineko ikuspegi integraletik jorratzen da jasangarritasuna.