DOT TO DOT

01

Kudaketa

Eraikuntza-prozesuaren fase guztietan gure bezeroei beren xedeak betetzen laguntzen diegu; denborak optimizatzen eta proiektu handiei dagokien metodologia ezartzen dugu.

Kudeaketa osoaz arduratzen gara, aurretiko hirigintza-fasetik eta erakunde ofizialekin egin beharreko izapideetatik hasi eta kontratisten lizitazioen prozesura zein obraren eraikuntza-kudeaketaraino iritsita.

Aholkularitza Teknikoa

Ibilbide luzearen eskarmentuak ematen dituen argitasunari eta konfiantzari esker, erabakiak hartzea errazten dizugu.

Hiri-lurzoruak garatzeko ikerketak eta txostenak egiten ditugu, baita badauden eraikinen kontserbazio-egoera eta araudiaren betetze-maila aztertzekoak ere.

Proiektua eta obra

Proiektu bakoitzerako espazio pertsonalizatuak sortzea da gure xedea, ikuspegi sortzaile eta malgutik abiatuta, enpresa bakoitzaren filosofiarekin eta estrategiarekin bat egiten.

Obra berriko proiektuetan eta zuzendaritza-lanetan, birgaiketetan, erabilera-aldaketetan eta paisaiarekin edo eraikuntzarekin zerikusia daukan guztian egiten dugu lan.

Izugarri gustatzen zaigu kanpoaldeak diseinatzea eta kanpoalde horiek ingurunearekin integratzea.

BIM

Building Information Modeling eraikuntza-proiektuak sortzeko eta kudeatzeko elkarlaneko lan-metodologia da. Proiektuaren informazioa agente guztiek sortutako informazio-eredu digital batean zentralizatzea du helburu.   Planoan oinarritzen diren diseinu-sistema tradizionalen bilakaera da BIM, informazio geometrikoa (3D), denborazkoa (4D), kostuei dagokiena (5D), ingurumenari dagokiona (6D) eta mantentze-lanei dagokiena (7D) txertatzen baititu ereduan.   BIM erabiltzea diseinu-faseetatik harago doa, proiektuaren egikaritzea bera hartzen baitu eta eraikinaren bizi-ziklora hedatzen baita, bizi-ziklo hori kudeatzea eta eragiketa-kostuak murriztea ahalbidetuz.

LEED

Leadership in Energy & Environmental Design (LEED) sistema, eraikin berdeak sailkatzeko prozedura da, Estatu Batuetako Eraikuntza Berderako Kontseiluak (U.S. Green Building Council) garatu duen kategorizazio-estandarra ezartzen duena. Edozein eraikin mota jasangarria izateko estrategiak erabiltzeko arauen multzoa eratzen du. Kontu hauekin zerikusia daukaten alderdiak txertatzen ditu: energia-efizientzia, ordezko energien erabilera, barrualdeko ingurumen-kalitatearen hobekuntza, ur-kontsumoaren efizientzia, partzelako toki libreen garapen jasangarria eta materialen hautaketa. Eraikuntza ekologiko eta jasangarria aurrera eramateko jarduerak oro har garatzea sustatzen du, mundu-mailan ulertzen eta onartzen diren tresnen eta errendimendu-irizpideen bidez. Eraikin berdeei ematen zaien ziurtapen-sistema da Green Building Council, eta aitortza handiena dauka nazioartean.

Política de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. (+ info)