BIM
Building Information Modeling eraikuntza-proiektuak sortzeko eta kudeatzeko elkarlaneko lan-metodologia da. Proiektuaren informazioa agente guztiek sortutako informazio-eredu digital batean zentralizatzea du helburu.
Planoan oinarritzen diren diseinu-sistema tradizionalen bilakaera da BIM, informazio geometrikoa (3D), denborazkoa (4D), kostuei dagokiena (5D), ingurumenari dagokiona (6D) eta mantentze-lanei dagokiena (7D) txertatzen baititu ereduan.
BIM erabiltzea diseinu-faseetatik harago doa, proiektuaren egikaritzea bera hartzen baitu eta eraikinaren bizi-ziklora hedatzen baita, bizi-ziklo hori kudeatzea eta eragiketa-kostuak murriztea ahalbidetuz.
LEED
Leadership in Energy & Environmental Design (LEED) sistema, eraikin berdeak sailkatzeko prozedura da, Estatu Batuetako Eraikuntza Berderako Kontseiluak (U.S. Green Building Council) garatu duen kategorizazio-estandarra ezartzen duena.
Edozein eraikin mota jasangarria izateko estrategiak erabiltzeko arauen multzoa eratzen du. Kontu hauekin zerikusia daukaten alderdiak txertatzen ditu: energia-efizientzia, ordezko energien erabilera, barrualdeko ingurumen-kalitatearen hobekuntza, ur-kontsumoaren efizientzia, partzelako toki libreen garapen jasangarria eta materialen hautaketa.
Eraikuntza ekologiko eta jasangarria aurrera eramateko jarduerak oro har garatzea sustatzen du, mundu-mailan ulertzen eta onartzen diren tresnen eta errendimendu-irizpideen bidez. Eraikin berdeei ematen zaien ziurtapen-sistema da Green Building Council, eta aitortza handiena dauka nazioartean.